XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Abereen ugalketeaAbereen sailkapenak egiterakoan, behin eta barriro errepikatu dogu esaldi hau:
Ugalketa modurik ugariena hau bada ere, badira beste batzuk.
Abereak ugaltzeko dabezan era desbardinak aztertu nahi doguz atal honetan.
-
-
-
-
-
Zelan ugaltzen dira abereak? Horixe izango da gai-atal honetan argitu nahi geunkean itauna.
Horretarako, eta beste ezertan hasi aurretik, hau gogoratu behar dogu: Abere espezie gehienetan, multzo bitan bananduta agertzen dira espezieko abereak: batzuk arrak dira eta besteak emeak.
Arraren
Goian aitatutako era hori izanik abereak ugaltzeko erarik arruntena, halan ere badira bitxikeria asko abereen munduan.
Begiratu eizuz honeek:
Itsas izarrak arraren eta emearen haziak alkartuz eta horreetatik sortzen dan arrautzetatik jaioz ugaltzen dira normalean.
Batzuetan, ostera, hau egiteko gai izaten dira:
Beso bat ebagiten deutsienean edo galtzen dauanean, beso horretatik itsas izar barri bat sortzen da eta galdutako besoa ere barriro hazten jako.